• “Teknopertsonak: teknologiek nola aldatzen duten gure bizitza eta identitatea”

    IKT Teknologia sistemak (Informazio eta Komunikazioa Teknologiak) mundu osoan zehar eta gizarte esparru guztietan zabaltzen jarraitzen du. Ekonomia, zientzia, arteak, politika, kultura eta lana eraldatu ditu, eta gure bizitza ere erabat moldatuz doa. Datozen urteetan joera honek aurrera jarraituko du. Hitzaldi honetan pertsona kontzeptua bera ere aldatzen doala erakutsiko da.

    Gaur egun pertsona fisikoen, juridikoen eta teknopertsonen artean bereizi beharra dago. Aurrenekoak entitate fisiko-biologikoak dira, bigarrenak sozio-juridikoak eta hirugarrenak interneten, sare sozialetan eta hirugarren eremuan (mundu digitalean edo elektronikoan) gauzatzen diren entitate teknologikoak dira.