• Interes nabaria sortu zuen Luis Rojas Marcos-ek, Pedro Burillok eta Koldo Martínez-ek eskaini zuten lehen Elkarrizketak

    Pasaden asteazkenean, urriak 8, Elkarrizketak Zikloko lehen edizioaren barnean “Baikortasuna, Osasuna eta Gaixotasuna” izenburupean burutzen zen lehen hitzaldiak 440 pertsona baino gehiago bildu zituen Iruñeako Baluarteko Ganbara Aretoan. Aurrez-aurre Luis Rojas Marcos New York Unibertsitateko Psikiatria irakaslea, Pedro Burillo López Konputazio eta Adimen Artifizialeko Zientzien Katedradun jubilatua eta NUP-eko errektore ohia eta Koldo Martínez Urionabarrenetxea Nafarroako Ospitaleko Mediku Intentsibista ZIUn eta Bioetikan aditua izan ziren. Javier Cortajarena LABORAL Kutxako Lurralde Zuzendariak zuzendu zuen hitzaldia.

    pamplona-dialog4

    Elkarrizketa interesgarri honetan hizlariek zoriontasuna eragin dezaketen ereduak eta arrazoiak zehazten saiatu ziren. Baikortasunak eta ezkortasunak bai gure egoera fisikoan eta bai emozionalean eragin zuzena izaten dutela argudiatu zuten eta hortaz, zoriontasunaren eragina duten eraduak eta arrazoiak ulertuz bizitzarekiko atxikimendua areagotu dezakegula aditzera eman zuten.

    Elkarrizketa hau oso arrakastatsua gertatu zen hiru hizlarien eta publikoaren arteko solasaldi interesgarria suertatu zelarik. Laster Elkarrizketa hau web gune honetan bideo bitartez ikusteko aukera izango da.

  • Aforoa beteta lehen Elkarrizketarako

    aforo-baluarte

    Elkarrizketak lehen topaketak interes handia sortarazi du eta tamalez ezinezkoa da izen-emate gehiago onartzea. Baluarteko Ganbata Aretoak eskeintzen dituen 440 eserlekuak osatu egin dira.

    Sortutako eragozpenak sentitzen ditugu.

  • Iruñan hasiko da “Etika, Humismoa eta Zientzia Elkarrizketak” Zikloa

    Elkarrizketak ekimena lehen aldiz Iruñan martxan jartzen da. Aurten prestatutako hitzaldi egitarau zabala, datorren asteazkenean, urriak 8an, izango du bere lehen hitzordua. Etorkizunean beste hainbat topaketa interesgarriak izatea espero da.

    Ekimen hau Laboral Kutxak, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak sustatutako proiektua da, denboraren poderioz hirian ohiko hitzordua bilakatu nahi delarik. Topaketa hau elkarrizketa eta eztabaidaren bitartez publikoaren eta hizlarien artean parte-hartzea suspertzea bilatzen duen pentsamendurako eta eztabaidarako plataforma berezia bezala aurkezten da, gaur eguneko eta gizarte intereseko gaien inguruan hausnarketa eta analisia zabaltzeko helburuarekin.

    luis-rojas

    Elkarrizketa zikloak, doanekoa eta publiko orori irekia da eta bere lehendabiziko topaketa datorren asteazkenean, urriak 8, izango da arratsaldeko 19:30etan Iruñako Baluarten. Lehen Elkarrizketa honetan, New York Unibertsitateko Psikiatria irakalea den Luis Rojas Marcosek, Konputazio eta Adimen Artifizialeko Zientzien Katedradun jubilatua eta NUP-eko errektore ohia den Pedro Burillo Lópezek eta Nafarroako Ospitaleko Mediku Intentsibista ZIUn eta Bioetikan aditua den Koldo Martínez Urionabarrenetxeak eskainiko dute  “Baikortasuna, Osasuna eta Gaixotasuna” izenburupean.

    Hizlari hauek baikortasunak eta ezkortasunak, bai gure egoera fisikoan eta bai emozionalean duten eragina aztertuko dute eta baita zoriontasunean eragina duten ereduak eta arrazoiak ulertuz bizitzarekiko atxikimendua areagotu dezakegula ohartarazten saiatuko dira.

    Aforoa bete denez ezinezkoa da izena-ematea bideratzea. Sentitzen dugu.