• Luis Rojas Marcos

    luis-rojas-marcos-peq

    (Sevilla, 1943). 1968an New Yorkera emigratu zuen, bertan bizi delarik Medikuntzan, Psikiatrian eta Osasun Publikoan lan eginez. 1992 etik 1995era bitartean New Yorkeko Buruko Osasun, Alkoholismo eta Drogamenpekotasun Zerbitzuen burua izan zen. 1995ean, hiriko Osasun Sistemaren eta Ospitale Publikoen Presidente exekutiboa izendatu zuten. Egun New Yorkeko Unibertsitateko Psikiatria Irakaslea eta New York Estatuko Medikuntza Kontseiluko kidea da.

    Zientzia aldizkarietan lan ugari argitaratu ditu. 2010ean, Espainiako Arte eta Letren Ordena eskuratu zuen. 2013ean, Ramón Llull Unibertsitateak eta 2014ean, Euskal Herriko Unibertsitateak Doctor Honoris Causa izendatu zuten. Bere obren artean “Indarkeriaren haziak” (Espasa Entsegu Saria), “Bikote apurtua”, 11-Stik haratago”, “Bihotza eta Adimena” (Valentín Fuster Doktorearekin bat) eta duela gutxi argitaratutako “Zoriontasunaren Sekretuak” aipatu daitezke.