• Javier Echeverría Ezponda

    javier-echeverria-web (Iruñea, 1948) Matematikan lizentziatua, Filosofian Doktorea (UCM, Madrid) eta Letretan eta Gizarte Zientzietan Estatuko Doktorea (Sorbona, París). EHU/UPVeko Logika eta Zientzia Filosofia Katedraduna izan zen eta CSICeko Filosofia Institutoko Ikerketa irakaslea. Egun, Ikerbasqueko Ikerketa Irakaslea da eta Sinnergiak Social Innovation-eko laguntzailea.

    Sariak: Sanferminak Entseguan (1984); Anagrama Entseguan (1995, “Cosmopolitas Domésticos”), Humanitate eta Gizarte Zientzien Ikerketan Euskadi Saria (Eusko Jaurlaritza, 1997), Entseguan Sari Nazionala (Kultura Ministeritza, 2000, “Los Señores del Aire: Telépolis y el Tercer Entorno”) eta aurten Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientziak Saria lortu du. Nafarroako Kultura Kontseiluko kidea eta Príncipe de Viana aldizkariko Zientzia Gehigarriko zuzendaria izan zen.