• Humberto Bustince Sola

    humberto-bustine-web(Uxue, 1958) Salamancako Unibertsitatean Zientzia Fisikoetan lizentziatua eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) Matematikan Doktorea da, 1991az geroztik irakaslea eta ikerlaria izanik.

    Automatikan eta Konputazio Departamentuko Katedraduna izanik adimen artifizialeko irakaslea da ere. NUPek, Adimen Artifizialean eta Arrazonamendu Hurbilduan (GIARA) duen ikerketa taldeko arduraduna da. 155 zientzia artikulu baino gehiagoren autorea eta nazioarteko kongresuetarako ehundik gora ekarpenen egilea da, logika difusoko lau liburuen egilekidea delarik.