• Elsa Punset

    punset

    Idazlea eta dibulgatzailea da. Hainbat komunikabideetan, tailerretan eta hitzaldietan izandako parte-hartzeek, gaztelania esparruan, aldaketa positiborako bideratzen den adimen emozionalaren erreferente garrantzitsuenen artean kokatu dute.

    Londresen jaioa, Elsa Filosofian eta Letretan lizentziaduna da, Oxford-eko Unibertsitatean Humanitateetan eta Madrileko Unibertsitate Autonomoan Kazetaritzan Masterra. Madrileko Camilo José Cela Unibertsitatean Bigarren Hezkuntzan Masterra. Gizarte eta Emozional Ikasketen Laborategiko (LASE) Edukien Zuzendaria, telebistako el Hormigueroko laguntzaile ohia eta Redes-en “Elsaren Begirada-ko” zuzendaria eta aurkezlea. Egun, “Mundua zure eskuetan”, TVE-ko “Guztientzat, 2.” saioan astean behin atala du. “Lehoia eta Lorezaina” elezaharra idatzi du eta “Nabigatzaile Emozionaleentzat Iparrorratza”, “Tolesgabetasun Erradikala” 2012an, eta hamalau herrietan argitaratutako “Unibertsorako Bizkar-Zorroa” bere bestseller-a. 2014ean, adimen sozialeko “Mundua zure Eskuetan” argitaratu zuen.