• Bideoa: Teknopertsonak: teknologiek nola aldatzen duten gure bizitza eta identitatea

  • IKT-en eta Adimen artifizialaren orainaren eta etorkizunaren inguruan Elkarrizketa interesgarria

    DIALOGOS

    250 pertsona baino gehiago jarraitu zuten azaroaren 16ean, Baluarteko Ciudadela Aretoan Javier Echeverríak eta Humberto Bustincek gauzatutako elkarrizketa interesgarria. Laboral Kutxako Eduardo Elizaldek moderartu zuen bi ordu eta erditik gorako iraupena izan zuen Elkarrizketa hau.

    Ugariak izan ziren jorratutako gaiak: teknopertsonak bezala dugun izaera, hirugarren ingurunea, adimen artifizialaren ekarpenak, ikerketaren etorkizuna eta ekoizpen eredu berrietara eta ezagupen behar berrietara moldatzeko ditugun beharrak… Hemendik gutxira webgune honetan “Teknopertsonak: teknologiek nola aldatzen duten gure bizitza eta identitatea” elkarrizketaren bideoa ikusteko aukera izango da.

  • Elkarrizketak edizio berria

    cartel-dialogos-navarra-2016-v4

    Azaroan zehar “Etika, Humanismoa eta Zientzia Elkarrizketak” eta “Europear ElkarrizketaK” Zikloei dagokien bi hitzaldi burutuko dira. Teknologia berriek, eta internet-ek gure gizartean duten eragiñaren inguruan izango dira biak. Bietako lehenak, “Teknopertsonak: teknologiek nola aldatzen duten gure bizitza eta identitatea” izenburukoa Javier Echeverría Matematikoak eta Filosofoak eta Humberto Bustince Nafarroako Unibertsitate Publikoko Adimen Artifizialean eta Arrazonamendu Hurbilean adituak eskainiko dute. Azaroaren 16ean, asteazkena, arratsaldeko 19etan Baluarten izango da. Bertan parte hartzeko, ezinbestekoa da, aurrez izena ematea azpikaldean aurkituko duzun botoia sakatuz, bertan dagoen formularioa osatuz. Europar Elkarrizketak Zikloaren baitan, Richard Stallmanek eskainiko duen “Pribatasuna eta Kontrola” hitzaldian izena-emateko www.europeandialogues.eu webgunean izena-eman beharko duzu.

  • Europar Elkarrizketak: “Pribatasuna eta kontrola” Richard Stallman, Software librearen aldeko mugimenduaren sortzailea

    pribatasuna-eta-kontrola

    Richard Stallman software librearen aldeko mugimenduaren sortzailea da, eta berak garatu zuen GNU sistema eragilea ere. Europar Elkarrizketen baitan software librearen eta software itxiaren arteko ezberdintasunez arituko da, eta arlo digitalean erabiltzaileek beren datuen gaineko kontrola eta beren pribatutasuna mantentzearen garrantzia eta beharra azpimarratuko ditu bereziki.

    Europar Elkarrizketak gaur egun Europak aurrean dituen erronkei buruzko gogoeta kolektiboa sustatzeko topaketa publikoak antolatzen dituen zikloa da. 2014. urtean hasi zuen ibilbidea Donostiako San Telmo Museoan. Globernance Gobernantza Demokratikoaren Institutuak, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak eta San Telmo Museoak antolatzen dute Laboral Kutxa-Caja Laboral erakundearen laguntzarekin. Azaroan zikloa Donostiatik irtengo da, eta Bilboko Azkuna Zentrotik igaro ondoren Iruñeara iritsiko da Baluarte Jauregiaren eskutik.

    Sarrera doakoa izango da tokiak bete arte. Ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea www.europeandialogues.eu webgunean.

    Eguna: asteartea, azaroak 22

    Ordua: 19:00

    Aldibereko itzulpena: GAZT-EUSK

    Iraupena: 2 ordu, gutxi gorabehera

    Izena ematea:

    logo-ed

  • Bideoa: Teresa Perales

  • Teresa Perales dominadunak eta Ignacio Mata doktoreak gaindiketari buruzko hausnarketak plazaratuko dituzte

    Etika, Humanismoa eta Zientzia Elkarrizketa Zikloak bere egitaraua berreskuratzen du “Gainditzeari buruzko Hausnarketak” izeneko hitzaldi berriarekin. Elkarrizketa Teresa Perales igelilari paralimpikoak eta Ignacio Mata, mediku-psikiatrak eta Argibide Fundazioko Zuzendari Orokorak eskainiko dute. Datorren asteazkenean, azaroak 25, arratsaldeko 19:30etan Iruñeko Baluarten burutuko den Elkarrizketa honetan, egoera ez-korren aurrean nola jokatu daiteken aztertuko da. Horretarako Teresa Perales-en eta Ignacio Mata Doktorearen eskarmentuaz profitatuko gara, gaindiketa eskuratzen laguntzen gaituzten mekanismoak identifikatzen eta kontraesan bitalak nola gainditu daitezken aditzera emango gaituzte.

    Elkarrizketa honetan parte-hartzeko web gune honen bitartez izena-ematea beharrezkoa da, aurkitzen den formularioa betez. Izen-ematea burutzerakoan, e-posta bat jasoko duzu zure akreditazioa eskuratuz. Akreditazio hau aretora sartzeko beharrezkoa izango duzu.

    Etika, Humanismoa eta Zientzia Elkarrizketa Zikloa Nafarroan Laboral Kutxak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) sustatua da.

  • Elsa Punset-en Elkarrizketarako aforoa beteta

    Baluarteko aforoa bete egin da eta tamalez ez dago Elkarrizketara joan ahal izateko sarrera eskuratzeko biderik. Zinez sentitzen dugu leku gehiago ez izatea.

    aforo-completo1

  • Iruñean Elkarrizketak Zikloko edizio berria hastera doa

    Elkarrizketak Zikloko 2. edizioak, datorren maiatzaren 28an lehen topaketa ospatuko du. Elsa Punset, idazlea eta dibulgatzailea, adimen emozionalaren aplikapenean aditua eta Begoña Pérez Eransus, NUP-eko Gizarte Lanerako Irakaslea eta Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko UNESCO katedrako zuzendaria izango dira. “Zure emozioak kudeatu, zure garuna entrenatu” izenpurupeko Elkarrizketa hau, Iruñeako Baluarteko Ganbara Aretoan, maiatzaren 28an, ostegunean, 19:30etan burutuko da. Bertan parte-hartzeko ezinbestekoa da web gunen honetan izena-ematea, aurkituko duzun formulario erabiliz. Datuak sartu ondoren zure e-postan dagokizun sarrera jasoko duzu eta Elkarrizketa egunean inprimaturik eraman beharko duzu.

    Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketak Zikloa Nafarroan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Laboral Kutxak sustatua da.

    folleto-navarra

  • Bideoa “Baikortasuna, Osasuna eta Gaixotasuna”

  • Interes nabaria sortu zuen Luis Rojas Marcos-ek, Pedro Burillok eta Koldo Martínez-ek eskaini zuten lehen Elkarrizketak

    Pasaden asteazkenean, urriak 8, Elkarrizketak Zikloko lehen edizioaren barnean “Baikortasuna, Osasuna eta Gaixotasuna” izenburupean burutzen zen lehen hitzaldiak 440 pertsona baino gehiago bildu zituen Iruñeako Baluarteko Ganbara Aretoan. Aurrez-aurre Luis Rojas Marcos New York Unibertsitateko Psikiatria irakaslea, Pedro Burillo López Konputazio eta Adimen Artifizialeko Zientzien Katedradun jubilatua eta NUP-eko errektore ohia eta Koldo Martínez Urionabarrenetxea Nafarroako Ospitaleko Mediku Intentsibista ZIUn eta Bioetikan aditua izan ziren. Javier Cortajarena LABORAL Kutxako Lurralde Zuzendariak zuzendu zuen hitzaldia.

    pamplona-dialog4

    Elkarrizketa interesgarri honetan hizlariek zoriontasuna eragin dezaketen ereduak eta arrazoiak zehazten saiatu ziren. Baikortasunak eta ezkortasunak bai gure egoera fisikoan eta bai emozionalean eragin zuzena izaten dutela argudiatu zuten eta hortaz, zoriontasunaren eragina duten eraduak eta arrazoiak ulertuz bizitzarekiko atxikimendua areagotu dezakegula aditzera eman zuten.

    Elkarrizketa hau oso arrakastatsua gertatu zen hiru hizlarien eta publikoaren arteko solasaldi interesgarria suertatu zelarik. Laster Elkarrizketa hau web gune honetan bideo bitartez ikusteko aukera izango da.