• Pablo Pineda

    Unibertsitate titulua lortu duen Down sindromedun lehen europarra da. Malagako Unibertsitatetiko Magisterioan diplomatua da eta irakasgai gutxi falta zaizkio Psikopedagogiako titulua lortzeko.

    Aktore izatera iritsiko zela inoiz pentsatu ez zuen arren, “Yo también” filmeko protagonista izan zen eta 2009. urtean Donostiako Zinemaldian aktore onenaren Zilarrezko Maskorra lortu zuen, eta gerora, Goya Sarietan errebelazio aktore onenerako hautagai izan zen.

    Malagako Udalean ezgaitasun duten pertsonarentzat lan prestatzaile bezala lan egin du eta Adecco Fundazioarekin, enpresa mundurako eta gizarte guztirako sentsibilizazio eta prestakuntza ekimenak ere burutu ditu.

    2013ko otsailean “El reto de aprender” izenburupeko lehen liburua argitaratu du. Bertan ezgaitasuna duen pertsona baten ikuspuntutik hezkuntzari, irakaskuntzari eta ikerketari buruzko bizipenak planteatzen ditu.