• “Krisiaren aurreko paradigma berriak”

    “Krisiaren aurreko paradigma berriak” izenburupean, Javier Sádaba filosofoak eta Adolfo López de Munain, Donostia Ospitalea-ko Neurologi klinikoko buruak, Donostian ospatuko da “Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketak” zikloaren IV edizioari hasiera emango diote. Elkarrizketan gaur egungo krisi egoeraren analizia egindo da, egoeraren izaera ekonomikoaren harandian.

    Aldaketa historiko baten aurrean gaude, egungo ekonomi ereduak eta bere erakunde guztiak porrot egin dute, agortuak eta eraginkortasunik gabe azaltzen dira. Ez dirudi behintzat, indar eta argitasun gehiago duenaren legean oinarritutako industri aroko eredu kapitalista berriro bueltatuko denik.

    Ekonomi sistemaren motorea den kontsumoaren jauziak berak bere burua elikatzen zuen zirkulu maltzurra autxi du eta egun kontsumoaren hazkundean oinarritutako ekonomia bat berriro martxan jartzea ezinezkoa dirudi. Enpresak, gobernu ereduak eta gizartea bera eraldatu duten informazioaren teknologi berrien papera ere ezin dugu ahaztu. Krisiak gizarte eredu baten aldaketarako tarte ezinhobea eskeintzen du.

    Aldaketa hauen oinarriak, paradigma berriak uztartzea izango da Elkarrizketa honen helburua.

    Sarrera doakoa da eta publiko orokorrari irekita dago. Elkarrizketa, ostegunean, urriak 27an, ospatuko da arratsaldeko 19:30etan Donostiako Londres Hotelean. Aforoa mugatua denez aurrez izen ematea beharrezkoa da web gune honetan, elkarrizketak@komunikazioa.org e-posta mezua bidaliz edota 943 00 73 59/56 telefonora deituz 8tatik 14era bitartean.

    PRENTSAN IRAKURRIA