• Bideoa “Gizarte Fobiak eta gorrotoaren diskurtsoak”

  • Adela Cortina filosofoak gizarte fobiei eta gorrotoaren diskurtsoei buruz hitz egin digu

    web-tarjeton-adela

    Filosofoa eta etikan katedraduna den Adela Cortinak eta Donostialdea ESIko Gaixotasun Infekziosoetako Zerbitzuko Mediku adjuntua den Miguel Angel Von Wichmannek, “Gizarte Fobiak eta Gorrotoaren Diskurtsoei” buruzko hitzaldia eskainiko digute. Datorren ekainaren 8an izango da Londres Hotelean (19:30etan). Elkarrizketa honetara joan ahal izateko aurrez izena-ematea ezinbestekoa da, horretarako eskuinean dagoen botoia sakatu daiteke (Izena eman). Egun hauetan bai Europan eta bai Amerikan gertatzen ari diren gorrotoaren diskurtsoen garaipen prozesu hauek behar bezala aztertzeko asmoz antolatu da topaketa hau. Elkarrizketa honen psinopsia kontsultatu nahi izanez gero “hemen” sakatu beharko duzu.

    Bideo honetan Adela Cortinak Etikari eta Moralari buruz dituen hausnarketa interesgarriak ezagutzeko aukera dugu. Bi printzipio hauek bere diskurtso eta lana gidatu dute eta Donostian burutuko duen Elkarrizketan ere garatuko ditu.

  • Bideoa: Iraultza teknologikoaren bi aurpegiak

  • Aforoa beteta

    Sentitzen dugu baina gaurko Elkarrizketarako aforoa bete da. Gogoratu Londres Hotelera sartu ahal izateko ezinbestekoa dela aurrez izena-ematea burutu izana eta justifikantea erakustea.

    Barkatu eragozpen guztiak. Hemendik egun gutxi barru Elkarrizketa honen bideoa ikusgai izango duzue.

    dialogos-echeverria-bustince-11

  • Maiatzaren 11ean Zikloaren edizio berriari hasiera emango zaio

    DSS2016EU Programaren baitan egituratuta dagoen “Etika, Humanismoa eta Zientzia Elkarrizketak” IX. Zikloak, Andoni Luis Aduriz, chef ospetsua, Daniel Innerarity, filosofo eta idazlea, Kirmen Uribe eta Anjel Lertxundi idazleak eta Mª Carmen Gallastegui, ekonomilaria Mariasun Landarekin batera bilduko ditu.

    Hiritarrei zuzendutako “Etika, Humanismoa eta Zientzia Elkarrizketak” IX. Ziklo hau, LABORAL Kutxak, Donostialdea ESI-k eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatua da.

    “Elkarrizketak”, maiatzaren 11ean hasita eta ekainaren 1era bitartean, asteazken guztietan ospatuko dira Donostiako Kursaalean arratsaldeko 19:30etan. Sarrera dohakoa da baina, eserlekuen zenbatekoa mugatua denez web gune honetan aurrez izena-ematea ezinbestekoa da. Web guneak egunetan izena-emateko prozesua irekiko du.

    portada-dialogos

  • Gai berriak jorratuko dituen Elkarrizketak IX. Zikloa aurkeztua izan da

    26701596741_338210e050_k

    Gaur goizean burutu den Ziklo berezi honen aurkezpen prentsaurrekoan erakunde antolatzaileen ordezkariak izan dira: Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko Diputatua, Joxe Murua Pagola Laboral Kutxako Bulego Nagusiko Zuzendaria, José Manuel Ladrón de Guevara Donostialdea ESI-ko Gerentea eta Pablo Berastegui Donostia 2016ko Fundazioko zuzendari nagusia.

    Bederatzi urte eta gero, Ziklo hau gure hirian ohiko bilgunea bilakatu dela ondorioztatu daiteke, bai topaketa guztietan publikoak eskaini dion harreragatik eta bai hizlariek plazaratu dituzten hausnarketak aintzat hartuz, suertatu diren eztabaida interesgarriak ikusiz.

    Horrela bada, Donostiaren Europear Kultur Hiriburutzaren ospakizunarekin bat eginik, bere sustatzaileek ziklo berezia eskaintzeko asmoz, aurtengo edizio hau DSS2016EUren egitarauan barneratzea adostu dute.

    Bederatzigarren edizio honetan Donostiako Kursaalean antolatu diren 4 topaketetan honako “Elkarrizketak” burutuko dira:

    Lehen Elkarrizketa: Mugaritz-eko chef ospetsua den Andoni Luis Aduriz-ek Del error al éxito, un camino hacia la excelenciaeskeiniko du (maiatzak 11). Jesus Bañares Biodonostia Osasun Ikerketa Institutoko/ESI Donostialdea, Doktoreak gidatuko du Elkarrizketa hau.

    Bigarren Elkarrizketa: Filosofoa eta idazlea den Daniel Innerarityk eskainiko du ¿Cómo se gobernará en el siglo XXI? Las transformaciones contemporáneas de la democracia (maiatzaren 18an). Elkarrizketa hau Javier Massó, Donostialdea ESI-ko radiodiagnostikoa espezialitatean Mediku Zerbitzuko Buruak gidatuko du.

    Hirugarren Elkarrizketa: Kirmen Uribe eta Anjel Lertxundi idazleek euskaraz eskainia izango da, oinazearen eta sufrimeduaren inguruan beraien hausnarketak eta tesiak eskainiko dituzte “Oinazea Letren Ispiluan” hitzaldian (maiatzaren 25an). Félix Zubiak, ESI Donostialdeko Medikua Zaintza Intentsiboen Unitatean, zuzenduko du topaketa hau.

    Laugarren Elkarrizketa: Mª Carmen Gallastegui ekonomilariak, Mariasun Landa idazlearekin batera emakumeen enpoderamenduaren inguruan eztabaida eskainiko dute La igualdad es una buena inversión hitzaldiaren bitartez (ekainaren 1). Itziar Vergarak, Biodonostiako ikerlaria eta kronizitatean eta zahartzaroan adituak eskainia izango da.

  • Aduriz-ek eta Bañales-ek parte-hartzaileen gogoa asetu zuten

    DIALOGOS, ADURIZ

    Andoni Luis Aduriz, Mugaritz-eko chef-ak eta Jesús Bañales Biodonostia Osasun Institutoko ikerlariak, Donostialdea ESI, maiatzaren 11ean hasiera eman zioten, aurtengo IX. Zikloaren baitan ospatuko diren 4 Elkarrizketen lehenari.

    Andoni Luis Aduriz chef-ak, sukaldearen barnean interdisziplinaritatearen eta etengabeko garapenaren alde jo duela aitortu zuen. Bere hitzaldian, ezinezkoa dena gainditzeko gako batzuk eskaini zituelarik “publiko guztiari eskainitako akatsez, esfortzuz eta sakrifizioz betetako errezeta bat” alegia. Horretarako, ‘CAMPO A TRAVÉS. Mugaritz, intuyendo un camino’ izeneko bere dokumentalean azaltzen diren kontzeptuetaz eta Mugaritz-eko errealitatea osatzen duten pertsona guztien esperientziaz baliatu zen. Bere aldetik, Bañales Doktoreak, diziplina anitzeko fokapen batetik lan egitearen aldeko apostuaren garrantzia azpimarratu zuen. Fokapen hau, bai medikuntza ikerketetan edota bai gastronomia ikerketetan aplika daitekelarik.

    Elkarrizketak IX.Zikloak bere ibilbidea jarraituko du, hurrengo maiatzaren 18an, Kursaalean, Daniel Innerarity filosofoak eta idazleak eta Javier Massó, medikuntza zerbitzuko buruak radiodiagnostiko espezialitatean, Donostialdea ESI, eskainiko duten “¿Nola gobernatuko da XXI. mendean? Demokraziaren aldaketa garaikideak?” hitzaldiaren bitartez. Gogoratu, bertan parte-hartzeko ezinbestekoa dela web gune honetan azaltzen den formularioa betetzea.

  • Hurrengo Elkarrizketa: Daniel Innerarity eta Javier Masso: “Nola gobernatuko da XXI. mendean? Demokraziaren aldaketa garaikideak”

    pantallazo-final

  • Hurrengo Elkarrizketa: “Oinazea letren ispiluan” (maiatzak 25)

    uribe-lertxundi-zubia-elkarrizketa-1

  • Hurrengo Elkarrizketa “Berdintasuna inbertsio ona da”

    gallastegui-landa-zubia-11

    OHARRA: Bere amaren heriotza dela eta, Mariasun Landa idazleak ezin izango du “Elkarrizketan” parte-hartu. Bai antolatzaileak eta bai Mariasun Landa berak sentitzen dugu bera ez izatea. “Elkarrizketa”, Mª Carmen Gallasteguik eta Itziar Vergarak burutuko dute.

    El Diario Vascok Mª Carmen Gallasteguiri eginiko elkarrizketa irakurri dezakezu:
    “Es de tontos desperdiciar la fuerza laboral que tienen las mujeres”
    Mª Carmen Gallastegui, Catedrática de Economía

  • Bideoa: Aduriz eta Bañales

  • Bideoa: “Nola gobernatuko da XXI. mendean?”

  • Bideoa: “Oinazea letren ispiluan”

  • Amaitu da Elkarrizketak IX Edizioa

    montaje-dialogos1

    Partehartzaileak Mugaritzeko chef berritzailea, Andoni Luís Aduriz, “Le Nouvel Observateur” aldizkariak munduko 25 pentsalari ospetsuen artean izendatu zuen Daniel Innerarity filosofoa, Anjel Lertxundi eta Kirmen Uribe idazle ospetsuak eta sarituak eta ekonomiako katedraduna den Mª Carmen Gallastegui aurrez-aurre izateko aukera izan dute.

    Hauek guztiak Donostialdea ESIko osasun arloko profesionalen eskutik gidatuak eta moderatuak: Jesús Bañales, Javier MassóFélix Zubia eta Itziar Vergara. Hauek guztiek, beraien jarduera profesionala burutzean izan duten esperientziak eta testigantzak ere mahai gainean jarri dituztelarik.

  • Javier Echeverriak, Humberto Bustincek eta Xabier Goicoecheak eskainiko duten “Iraultza teknologikoaren bi aurpegiak” hitzaldiak 10. zikloari hasiera ematen dio

    Etika, Humanismoa eta Zientzia Elkarrizketak Zikloko 10. edizioa “Iraultza Teknologikoaren bi aurpegiak” izeneko lehen hitzaldiarekin martxan jartzen da. Bertan, matematikaria eta filosofoa den Javier Echeverría, Adimen Artifizialean eta Arrazonamendu Hurbilean aditua den  Humberto Bustince eta Donostialdea ESIko zuzendariorde medikoa den Xabier Goicoechea bilduko dira.

    Maiatzaren 11ean, osteguna, arratsaldeko 19:30etan Donostiako Londres Hotelean burutuko den hitzaldi honetan tekno-zientzia iraultzak, eskaintzen dituen bi aurpegien inguruan hausnarketa eskainiko da. Iraulza era berri honek gure gizartea guztiz eraldatu du, barne-barnekotik hasita gure familia zein gizarte erlazioetaraino. Hitzaldi honen psinopsia “hemen” irakurri dezakezu.

    dialogos-echeverria-bustince-1