-
Foro Español de Pacientes erakundeko presidentea, Albert Jovell-ek, Mercedes Zabarte medikuarekin batera,”XXI. mendeko medikua” izenburuko amaierako Elkarrizketan parte hartuko du
Datorren asteazkenean, maiatzak 23, Donostiako Londres Hotelan, hirian garatzen ari den zikloko V. edizioaren hirugarren eta azkeneko Elkarrizketa, “XXI. mendeko medikua”, ospatuko da.“Bidegurutze etikoak” eguneroko medikuntzaren parktikari eragiten dio eta medikuntzaren ogibidearen balioak nola garatu behar diren planteatzeko beharra aurreikusten duen egoeraren inguruan hausnarketa egitea izango da Foro Español de Pacientes erakundeko presidentea eta Kataluniako Nazioarteko Unibertsitateko Osasun Publikoko eta Osasun Politikako Institutu Orokorreko zuzendariak, Albert Jovell-ek jorratuko duen puentuetako bat.
Mercedes Zabarte, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Medikuntza Intentsiboko Zerbitzuko medikuak, Mercedes Zabartek, gaixoen familian eta medikuen arteko harremanaren inguruan hitz egingo du, honek medikuntzaren arloan emandako erronka berrien ondorioz jasandako aldaketak azalduz.Elkarrizketa 19:30etan hasiko da. Sarrera doanekoa eta publiko orokorrari irekia da. Hala ere, aforoa mugatua denez ezinbestekoa da aurrez izana ematea web gune honetan, elkarrizketak@komunikazioa.org helbidera mezua bidaliz edota 8tatik 14etara bitartean 943 00 73 59 / 56 telefonoetara deituz.
-
“Nahiz eta gogorik ez izan, irrifar egin ezazu” Elkarrizketaren bideoa web gunean ikusi daiteke
Pasadako maitzak 8an ospatutako “Nahiz eta gogorik ez izan irrifar egin ezazu” izenburuko Elkarrizketaren bideoa web gunean ikusi daite. Elkarrizketa interesgarri honetan, idazlea, filosofa eta adimen emozional aditua den Elsa Punset-ek eta Donostia Unibertsitateko Ospitaleko Erradiologiako Zerbitzuko atlaburua, Ángel Morales-ek, parte hartu zuten.
-
Elsa Punset-ek eta Ángel Morales-ek “Nahiz eta gogorik ez izan, irrifar egin ezazu” Elkarrizketa interesgarri bat eskeini zuten
Atzo, asteartea, maiatzak 8, Elkarrizketak zikloak “Nahiz eta gogorik ez izan, irrifar egin ezazu” izenburuko hitzaldiarekin arrakasta handiko jaurdunaldia ospatu zuen. Idazlea, filosofoa eta adimen emozionalan aditua den Elsa Punset-ek eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko Erradiologiako Zerbitzuko atalburuak, Ángel Morales-ek, eskainitako azalpenak entzuteko helburuarekin, 600 pertsona baino gehiago elkartu ziren Donostiako Kursaaleko Areto Polibalenteetan.Elkarrizketa interesgarri honetan gizakiak negatibotasunerantz duen joerari aurre egiteko gakoak azaldu ziren, bizitzaren aurren gizakiaren ikuskera positiboaren alde apostua eginez eta aldi berean, gizakiaren adimenak era positoboan trebatzeko erak azalduz.
Hizlarien partehartzearen ondoren, ugariak izan ziren publikoak azaldutako galderak eta gaiaren inguruan aurkeztutako iritzi desberdinak.
Elkarrizketa honetan jendearen erantzuna aurreikusitakoa baino handiagoa izan zen eta tamalez, Kursaalera gerturatu ziren guztiei lekua eskeintzea ezinezkoa izan zen.
-
“Nahiz eta gogorik ez izan, irrifarre egin ezazu” Elkarrizketa Kursaaleko Areto Polibalenteetan izango da

Bihar, asteartea maiatzak 8, 19:30etan Kursaaleko Areto Polibalenteetan Donostian garatzen ari den Etika, Humanismo eta Zientziari buruzko Elkarrizketak V. edizioaren bigarren topaketa ospatuko da.
Idazlea, filosofoa eta adimen emozionalan aditua den Elsa Punset-ek adimen osasuna eta fisikoa hobetze aldera beharrezkoak diren gakoak azalduko ditu. Berarekin batera, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Erradiologiako Zerbitzuko atalburuak Ángel Morales-el, lan esparruan irrifarr egiatearen beharraren inguruan hausnarketa egingo du.
Gizakiak negatibotasunerantz duen joerari aurre egitea eta bizitzaren aurren gizakiaren ikuskera positiboa indartzea izango dira Elkarrizketan jorratuko diren puntuetako batzuk, adimena era positiboan trebatzeko era desberdinak azalduz.
Sarrera doanekoa eta publiko orokorrari irekia da, baina aforoa mugatua denez, aurrez izena ematea ezinbestekoa da web gune honetan, elkarrizketak@komunikazioa.org helbidera mezua bidaliz edota 8tatik 14etara bitartean 943 00 73 59/56 telefonoetara deituz.
-
Elsa Punset Idazleak eta Ángel Morales medikuak, “Nahiz eta gogorik ez izan irrifarre egin ezazu” Elkarrizketa eskeiniko dute astearte honetan


Donostian garatzen ari den zikloko V. edizioaren bigarren topaketa astearte honetan, maiatzak 8, arratsaldeko 19:30etan Kursaaleko areto polibalenteetan izango da, “Nahiz eta gogorik ez izan, irrifarre egin ezazu” izenburupean.
Gizakiak negatibotasunerantz duen joerari aurre egitea eta bizitzaren aurrean gizakiaren ikuskera positiboa indartzea izango dira idazlea, filosofoa eta adimen emozionalan aditua den Elsa Punset-ek jorratuko dituen puntuetako batzuk. Bere hitzaldian gure adimena era positiboan trebatzeko erak ezagutaraziko ditu gure osasun fisikoa eta mentala hobetze aldera. Ángel Morales, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Erradiologiako zerbitzuko atalburuak, lan esparruan irrifarre egitearen beharraren inguruan duen ikuskera azalduko du, profesionalki eta pertsonalki azaltzen zaizkigun oztopoak gainditzeko.
Hizlarien azalpenen ondoren, publikoak galderak eta hausnarketak plazaratzeko aukera izango du elkarrizketa interesgarri bat sortuz.
Sarrera doanekoa eta publiko orokorrari irekia da, baina aforoa mugatua denez ezinbestekoa da aurrez izena ematea web gune honetan, elkarrizketak@komunikazioa.org helbidera mezua bidaliz edota 8tatik 14etara bitartean 943 00 73 59/56 telefonoetara deituz.
-
“Krisiaren baloreak, baloreen krisia” Elkarrizketaren bideoa web gunean ikusi daiteke
Pasadako apirilak 12an, Donostian, zikloaren V. edizioari hasiera eman zion “Krisiaren baloreak, baloreen krisia” Elkarrizketaren bideoa web gunean ikusi daiteke. Lehendabiziko Elkarrizketa honetan, medikua, filosofoa eta Bioetikan nazioarteko erreferentea den Diego Graciak eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko Mediku Zuzendariak, José Manuel Ladrón de Guevara parte hartuko dute.
-
Elkarrizketak zikloak, Donostian ospatutako V. edizioko lehendabiziko topaketan 350 pertsona baino gehiaho elkartzen ditu
“Krisiaren baloreak, baloreen krisia” izenburuko Elkarrizketak, Donostian garatutako Etika, Humanismo eta Zientziai buruzko Elkarrizketak zikloko V. edizioari hasiera emanzion zion atzo, osteguna. Londres Hotelean ospatutako lehendabiziko topaketa honek 350 pertsona baino gehiago elkartzea lortu zuen.
Medikua, filosofoa eta idazlea den Diego Graciak eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko Zuzendari Medikuak, José Manuel Ladrón de Guevarak, eskainitako topaketa honetan, publikoak, krisi ekonomikoan eta gizarte krisialdian murgilduta dagoen gizartean baloreen garrantzia eta hauek modu zentzudunean eta zuhurrean kudeaketaren inguruan hausnarketa egiteko aukera izan zuen.
Hizalrien partehartzearen ondoren, ugari izan ziren publikoak azaldutako galderak eta gaiaren ainguraun aurkeztutako iritzi desberinak. Hauek, inor axolagabe utzi zuen elkarrizketa eta eztabaida interesgarria sustatzea eragindu zuten.
Hausnarketa sakoneko topaketa honetan, organizatzaileak diren erakunde eta instituzioen autoritate nagusiak, zein gizarte gipuzkoarreko pertsonai nagusienak elkartu egin ziren.
-
“Krisiaren baloreak, baloreen krisia” Elkarrizketak, Donostian datorren ostegunean, apirilak 12an, hasiko den zikloko V. edizioari irekiera emango dio
Ostegunean, apirilak 12, Donostian apririla eta maiatzaren zehar garatuko den zikloko V. edizioaren lehendabiziko Elkarrizketa ospatuko da. Honetan, Bioetikan aditua den Diego Graciak eta Donostia Unibertistate Ospitaleko Mediku Zuzendaria, José Manuel Ladrón de Guevara parte hartuko dute.Krisi garaian baloreen berreskuraketak eta kudeaketak duen garrantziari buruz hausnarketa egitea medikua, filosofoa eta Bioetikan munduko erreferentea den Diego Graciak, “Krisiaren baloreak, baloreen krisia” eskainiko duen hitzadiaren oinarria izango da. Berarekin batera, Ladrón de Guevarak medikuak, osasun eremuan baloreak mugitzen dituzten kontzeputuen inguruan bere ikuspuntua azalduko du.
Elkarrizketa Donostiako Londres Hotelean 19:30etan ospatuko den Elkarrizketa hau aurkeztuko du. Sarrera dohakoa eta publiko orokorrari irekia da, baina aforo limitazioa dela eta web gune honen bitartez, elkarrizketak@komunkazioa.org edo 8tatik 14etara bitartean 943 00 73 59 / 56 telefonoetara deituz, aurrez izen ematea beharrezkoa da.
-
Diego Gracia, Elsa Punset eta Albert Jovell-ek Donostian hasiko den “Etika, Humanismo eta Zientziari buruzko Elkarrizketak” zikloaren V. edizioan parte hartuko dute

“Etika, Humanismo eta Zientziari buruzko Elkarrizketak” zikloaren V. edizioa Donostian ospatuko da apirila eta maiatzaren zehar. Edizio berri honetan gipuzkoar gizartearen eta gonbidatutako hizlarien arteko elkarrizketa aberasgarriak suspertzeko gaitasuna izango duten gai desberdinetako, gaur eguneko eta gizarte intereseko hiru Elkarrizketak aurkeztuko dira.
Zikloak osteguna, apirilak 12an, hasiko da medikua eta Bioetikan aditua den Diego Graciaren partaidetzarekin “Krisiaren balioak, balioen krisia” izeneko Elkarrizketan. Idazlea, filosofoa eta adimen emozionalean aditua den Elsa Punset-ek zikloko bigarren topaketan parte hartuko du asteartea, maiatzak 8an, eta, asteazkena, maiatzak 23an, zikloaren amaiera ospatuko da Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatearen Osasun Publiko eta Osasun Politikoko Institutu Orokorraren Zuzendaria den Albert Jovell Doktorearen eskutik.
Elkarrizketak arratsaldeko 19:30etan ospatuko dira Londres Hotelean. Sarrera dohakoa eta interesatua dagoen publikora irekita dago. Izen emateko epea hurrengo egunetan irekiko da.
-
“Duintasunez hiltzeko eskubidea” izeneko Elkarrizketaren bideoa web gunean ikusi daiteke
Donostian ospatutako “Etika, Humanismo eta Zientziari buruzko Elkarrizketak” zikloaren IV edizioa itxi zuen, “Duintasunez hiltzeko eskubidea” izenburuko Elkarrizketaren bideoa web gunean ikusi daiteke. Topaketa hau, Duintasunez Hitzeko Eskubidea izeneko erakundearen Presidente Federalak, Luis Montes, eta Donostia Ospitaleko Zainketa Aringarrietako arduradunak, Maite Olaizola, eskaini zuten.




















































