• Miguel Gutierrez Fraile

    gutierrez-2

    (Gasteiz, 1948). Medikuntzan eta Psikiatrian Doktorea da, katedraduna eta Euskal Herriko Unibertsitateak Gasteizen duen Medikuntza Fakultateko Irakaskuntza Unitateko zuzendaria. Eta Arabako Unibertsitate Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuko Burua. 2012etik, Espainiako Psikiatria Elkarteko Presidentea da.

    23 urteetan zehar, jarraian, Gasteizen estatu mailan erreferentzia den Psikiatrian Eguneratze Ikastaroaren arduraduna izan da. Kongresu eta profesionalen topaketa ugarien antolatzailea da, nazioarte mailan ere. 18 doktoretza tesi, eta 250 zientzia artikulu baino gehiago argitaratu ditu, horietatik inpaktu esanguratsua duten nazioarteko 105 aldizkarietan. Argentina, Kolonbia, Venezuela, Txile, Brasil eta hainbat herrialdeetan zehar hitzaldiak eskaini ditu.