• Bideoa “Baikortasuna, Osasuna eta Gaixotasuna”

  • Interes nabaria sortu zuen Luis Rojas Marcos-ek eta Miguel Gutiérrez Fraile-k eskaini zuten lehen Elkarrizketak

    Pasaden astelehenean, urriak 6, Elkarrizketak Zikloko lehen edizioaren barnean “Baikortasuna, Osasuna eta Gaixotasuna” izenburupean burutzen zen lehen hitzaldiak 400 pertsona baino gehiago bildu zituen Gasteizko Artium Museoan. Aurrez-aurre New York Unibertsitateko Psikiatria irakalea den Luis Rojas Marcos eta EHUko Medikuntza Fakultateko irakaslea den Miguel Gutiérrez Fraile izan ziren. Elkarrizketa José Ignacio Murua idazleak eta medikuak zuzendu zuen.

    gasteiz

    Elkarrizketa interesgarri honetan hizlariek zoriontasuna eragin dezaketen ereduak eta arrazoiak zehazten saiatu ziren. Baikortasunak eta ezkortasunak bai gure egoera fisikoan eta bai emozionalean eragin zuzena izaten dutela argudiatu zuten eta hortaz, zoriontasunaren eragina duten eraduak eta arrazoiak ulertuz bizitzarekiko atxikimendua areagotu dezakegula aditzera eman zuten. Bertan parte-hartzeko eskaera ugari jaso ziren Antolakuntzatik eta hitzaldia zuzenean bideo bidez jarraitzeko beste 150 pertsonentzako Auditoria atondu zen.

    Elkarrizketa hau oso arrakastatsua gertatu zen hizlarien eta publikoaren arteko solasaldi interesgarria suertatu zelarik. Laster Elkarrizketa hau web gune honetan bideo bitartez ikusteko aukera izango da. Adi egon beraz!

  • Aforoa beteta lehen Elkarrizketarako

    aforo-vitoria

    Elkarrizketak Zikloko lehen hitzaldiak interes handia sortarazi du eta dagoeneko ezinezkoa da izena-ematea burutzea. Izen-emate gehiago ezin onartzea sentitzen dugu.

  • “Etika, Humanismoa eta Zientzia Elkarrizketak” zikloa martxan jartzen da Gasteizen

    Elkarrizketak ekimena Gasteizen martxan jartzen da. Aurten prestatutako hitzaldi egitarau zabala, datorren astelehenean, urriak 6ean, hasiko da. Eta etorkizunean beste topaketa interesgarriak izatea espero da.

    Ekimen hau Laboral Kutxak, Arabako Unibertsitate Ospitaleak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak sustatutako proiektua da, denboraren poderioz hirian ohiko hitzordua bilakatu nahi delarik. Topaketa hau elkarrizketa eta eztabaidaren bitartez publikoaren eta hizlarien artean parte-hartzea suspertzea bilatzen duen pentsamendurako eta eztabaidarako plataforma berezia bezala aurkezten da, gaur eguneko eta gizarte intereseko gaien inguruan hausnarketa eta analisia zabaltzeko helburuarekin.

    luis-rojas

    Elkarrizketa zikloak, doanekoa eta publiko orori irekia da eta bere lehendabiziko topaketa datorren astelehenean, urriak 6, izango da arratsaldeko 19:30etan Gasteizko Artium, Arte Garaikideko Euskal Museoan. Lehen Elkarrizketa honetan, New York Unibertsitateko Psikiatria irakalea den Luis Rojas Marcosek eta EHUko Medikuntza Fakultateko irakaslea den Miguel Gutiérrez Frailek eskainiko dute  “Baikortasuna, Osasuna eta Gaixotasuna” izenburupean.

    Bi hizlari hauek baikortasunak eta ezkortasunak, bai gure egoera fisikoan eta bai emozionalean duten eragina aztertuko dute eta baita zoriontasunean eragina duten ereduak eta arrazoiak ulertuz bizitzarekiko atxikimendua areagotu dezakegula ohartarazten saiatuko dira.

    Aforoa bete denez izena-ematea burutzea ezinezkoa da.